2016/09/29

Infoxifikazioari buruzko gogoeta:



Hainbat artikulu eta bideo ikusi ostean, argi dago infoxifikazioa gure eta gure ikasleen bizitzaren parte dela. Ez da erreza horri aurre egitea, baina gure betebeharra dela deritzot ikasleei irakastea informazioa kudeatzen eta erabiltzen. Hori dela eta, gure klaseetan informazioa kudeatzeko moduak irakastea egokia izango litzateke, baita informazioa non bila dezaketen esatea ere.



Halaber, gure ikasgaiarekin lotutako weborriak zeintzuk diren jakinarazi beharko genieke. Horrez gain, klasean baliagarriak diren hainbat aplikazioren berri eman beharko genieke. Modu horretan, ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera edukiko lukete, eta aldi berean, ikusiko lukete erabilpen egoki batek duen ondorioak.



Horretaz aparte, teknologia gehiei edota oker erabiltzearen ondorioak jakinarazi beharko genieke, eta horretarako gu izan beharko ginateke horren eredu. Gainera, gurasoak ere planteamendu honen partaide bihurtu beharko genituzke, etxean eredu onik gabe ezin baita aurrera eraman inolako proposamenik edo ekimenik. 



Laburbilduz, informazio gehiegi jasotzen dugu egunero, eta informazio hori sailkatzen ikasi behar dugu. Horretarako erraminta egokiak eman behar dizkiegu ikasleei beraiek autonomia osoz informazio ona eta txarra bereiz dezaten.



Beno taldekideok, hauxe da nire iritzia. Zuenak espero ditut!


Laida

7 iruzkin:

  1. Kaixo, Laida

    Erabat ados nago azaldu duzunarekin. Irakasleon eginbeharra da gizarte digital honetan ikasleak infoxifikazioaren aurrean ere heztea.

    Uste dut, ordea, ez dela batere erraza gure buruarentzat ere. Gutako zenbat irakaslek jotzen du, adibidez, google bezalako bilatzaileetara eta bertan dauden milaka esteketatik, irizpide jakinik gabe askotan, lehenengoetara soilik sartu izan ohi gara. Halakoetan ez dugu informazio iturriaren egiazkotasunaz ere zalantzarik egiten. Eta horrela ez gara eredu on ikasleentzat.

    Zenbat aldiz esango nuen nik wikipedia ez dela iturri fidagarria, baina gerora nik neuk erabili lehenengoz? Ohitura eta baliabide falta, eta emaitzaren azkartasuna kalitatea baino hobetsi izan dut horrelakoetan. Oker, noski.

    Horregatik, zuk esan bezala, erramintak zeintzuk diren irakasteaz gain, informazioaren tratamendurako prozesu onak ere ikasi beharko lituzkete (zer, non eta nola bilatu), eta ez dena delako lehen emaitzarekin kontentatu.

    Zer uste duzue besteok?

    Esti

    ErantzunEzabatu
  2. Ados nago zurekin Esti. Askotan ikasleei esaten diegu aurkitzen duten lehenengo informazio horrekin ez gelditzeko, gehiago sakontzeko, baina gero guk ere gauza bera egiten dugu.

    Nire ustez, guk geure ohiturak aldatu behar ditugu ikasleei behar bezala irakasteko. Horrez gain, egokia litzateke ikasleei weborrialde batzuen berri ematea, beraiek hauek kontsultatzeko eta hauetara jotzeko ohitura izateko. Modu horretan, ikusiko dute nolakoa den ondo eratutako weborrialde bat eta hurrengorako jakingo dute aurkitutakoa baliagarria den edo ez, weborria ondo antolatuta dagoen ala ez, etab.

    Beraz, irakasten hasi baino lehen, ikasi behar dugu, kontzeptuak barneratu behar ditugu eta hau guztia praktikan jarri behar dugu bai lanean, bai etxean bai edozein eremutan.

    ErantzunEzabatu
  3. Zuen ekarpenak irakurri ondoren gutxi gelditzen zait esateko. Infoxikazio arazoari aurre egiteko sakonki prestatu beharko gara. Nabigatzaileek eskaintzen duten filtroak erabili behar ditugu.Bestela ezagupen batetik bestera joango gara ezertan sakondu gabe. Funtsezkoa da arlo hau kontrolatzea gure ikasleak lagundu nahi baditugu. Konpetentzia digitalaren lehenengo itema da: INFORMAZIOA: arakatzea, bilatzea bahetzea. Informazio adierazgarria bilatzea gure lehenengo lana ez bada garrantzitsuenetarikoen artean dago. Profesional gisa eguneratuak egon nahi badugu informazio iturri fidagarriak eta dinamikoak izan behar ditugu. Autonomia lortzeko ezinbesteko gaitasuna da ikaste-irakaste prozesuan informazioa modu egokian erabiltzen ikastea.

    ErantzunEzabatu
  4. Kaixo, taldekideak.
    Bideo labur honetan biltzen da infoxikazioaren definizioa, sintomak eta konpontzeko prozesua. Ea zer iruditzen zaizuen:

    https://www.youtube.com/watch?v=u1VxOT0IqKU

    Esti

    ErantzunEzabatu
  5. Egia esan guztiz ados esandakoarekin, nire ustez zailena hain informazio zabala eta antolatzea da. Hortarako, gomendatzen den bezala lankide multzo egokietan barneratzea ikusten dut irtenbide, helburu berdina duten multzoan murgilduta eta bakoitzak bere ur tanta jarriaz uste dut askoz arinago eta fidagarriagoa litzatekeela.

    Zeren norberak hainbat gairen inguruan dagoen milaka informazio filtratzea ezinezkotzat jotzen dut edota denbora ugariren beharra dago.

    Google bezalako bilakatzaile hutsa erabiltzeaz gain gai tekniko eta eguneko zein balioztuak bilatzeko scholar google bide on bat izan daiteke adibidez. Modu tradizionalaren ildotik jarraitzeko.

    Josu

    ErantzunEzabatu
  6. Nola egin orduan infoxikazioaren aurrean eskuhartze egokia? Erantzuna Edukien Hautaketa da, noski, informazioaren aukeraketa kritikoa.

    Banatu diguten infografiaren arabera, edukien hautaketa prozesu bat da, non, bilatzen, sailkatzen, antolatzen eta elkarbanatzen lan egiten dugun. Nire iritziz, maiz, orain arte behintzat, bilatu, agian antolatu eta elkarbanatzeari ekiten genion, filtratzea edo sailkapenaren atala alde batera utziz.

    Zehazki bost pausu hauek menderatu behar dira edukien hautaketa zuzena egiteko: bilatu, filtratu, landu, sortu eta, azkenik, elkarbanatu. Honela, sarean dauden edukiak kopiatu ez, erabiltzaile sortzaile bihurtuko ginateke, aberasgarriagoa eginez informazioa.

    Glosterrekin probatzen ari naiz informazio hau modu grafikoan agertzeko, baina egia esan, oso mantso dabilen aplikazioa iruditzen zait... ea ba pazientzia gehiagorekin saiatuz gero!

    Esti

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Arrazoi duzu.Gakoa edukien hautaketan datza.Gai bagara informazio esanguratsua ( balioa ekartzen duena) informazio betegarrietatik bahetzeko ikasi eta irakatsiko duguna baliogarria izango da.Horretarako dauden ehundaka herramintatik guretzako eta gure ikasleentzako aukeraketa egokia egin behar dugu
      Hori bai, beti ere kontutan izanda herramintek ez dutela lana bakarrik egiten, funtsezkoa da erabiliko dugun kriterioa hautaketa egiteko orduan.
      Niri pertsonalki asko gustatzen zait One Note edo Evernote (biak oso antzekoak). Tresna hau(ek) informazioa oharrentan sailkatzea baimentzen du(te). Audioak, bideoak, irudiak.. sartzen baimentzen du(te). Erabiltzen dituzun aparatuetan (tablet, mugikorra, ordanagaila) sinkronizatzen da. Oso
      baliagarria informazioa sailkatzeko , etiketatzeko eta partekatzeko orduan.
      Beste tresna oso egokia hezkuntza arloan erabiltzeko symbaloo da. Gaur egun SymbalooEDU atera dute honekin iturri orokorrak biltzeaz gain gaikka ere ( mate, giza...) bil ditzakegu.
      Nire iritsiz ikasleekin aritzeko dohainik direnak hobetsi beharko genituzke

      Ezabatu