PLE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PLE etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016/10/27

Nire PLE-a

Gaur egun Lehen Hezkuntzan ari naizen arren, orain arte euskara irakasle lanetan aritu naiz gehien bat. Horregatik, nire PLEa eduki bilaketa horien arabera baldintzatuta dago oraindik. Ea zer iruditzen zaizuen.

Esti



2016/10/24

Elkarrekin Lanean Aritzea eta Edukiak Partekatzea

Irakasleon PLEaren azken atala da bildutako eta aberastutako informazioa partekatzea eta horretarako hainbat estrategia eta tresna aski ezagunak ditugu.

Eskoletan edukiak Sarean elkarbanatu ohi ditugu, eskola barnean geratzen direla, baina gaur egun, batez ere Google zerbitzuei esker, geroz eta gehiago dira Drive edota Site-kin lan egiten duten irakasleak.



Bada, hala ere, Google-z haratagokorik. Gure edukiekin zer egin nahi dugun arabera, estrategia itxiagoa edo zabalagoarekin sortu dezakegu edukien difusioa, hau da, irismen handiagoa edo txikiagoa nahi dugun galdetuz gure buruari.

Hala, aukeran izango dugu, edukiak gure lankideekin, ikasleekin nahiz ikasleen gurasoekin konpartitu nahi izatea, edo baita beste irakasle komunitatearekin nahiz publiko zabalarekin. Kontuan izango ditugu, orduan, irismen diferente hauek direla eta sare sozial bat ala beste erabiltzea egokiago izango zaigula.

Demagun, adibidez, ikasleekin edukiak partekatu nahi ditugula, horretarako hezkuntza komunitate itxi bat sortuz. Horretarako, guk ikastarorako duguna bezala, Google+ erabil genezake, baina baita Edmondo bezalako plataformak ere, non baliabide pedagogikoekin konta dezakegun. Zer

Bestalde, irakasleen arteko harremanak sustatzeko, ordea, LinkedIn profesional eremurako nahiz TheCapsuled hezkuntzari dagokiona ere erabil genitzake. Hauetaz gain, badira beste hainbeste sare, beraz, gure perfilari hoberen dagokiona topatzea izango da erronka.

Aukerarik zabalenak eskaintzen dizkigutenak dira Twitter eta Pinterest, adibidez, edo Facebook bera ere (aukeratutako pribatutasunaren arabera).



Entorno Personal de Aprendizaje y Redes Sociales en Educación from Elena Rodríguez Jiménez


Sarean publikatzeaz gain, elkarrekintza sustatu eta saretik bertatik ikasi ahalko dugu, etengabeko elikatze pertsonalizatua eta eguneratua osatuz. Sare pertsonal honi deitzen zaio Ikaskuntzarako Sare Pertsonalizatua edo Personal Learning Network, eta ezinbestekoa izango da PLEa aurrera eramateko garaian.

Will Richardson-ek dion bezala, ikasgelatik ateratzeko aukera ematen digun ingurua da honakoa, mundu mailako edukiekin, tresnekin eta hizkuntzekin harremanetan jartzen gaitu eta informazio eguneratu, independiente eta errealagoarekin lan egiteko aukera ematen digu.





Esti

2016/10/15

Ze tresna eta ze estrategia erabili behar ditu irakasleak informazioa sintetizatzeko eta eduki multimedia sortzeko garaian?


Hainbeste tresna eta estrategia daude informazioa sintetizatzeko eta eduki multimediak sortzeko non zaila baidugu aukeratzea zein aproposena: Tagxedo, Symbaloo, Drive, Sites, Diigo, Cmaps, Blog-ak, Pinterest, Twiter, Classroom, infografiak egiteko Piktochart.
 Nik uste dut ikastetxe bakoitzak batzuk hobetsi beharko lukeela lan egiteko.Horrez gain, gero irakasle bakoitzak hauta ditzake bere gustukoenak, bere ikasgairako aproposenak.
Horretarako eta baliabide guztiak ordenatuak, sailkatuak eta eskura izateko Symbaloo oso egokia ikusten dut. 
Aurkezpenak, bideoak, mapa kontzeptualak, eskemak, denbora lerroak, infografiak, irudiak eta dokumentuak gordetzeko dauden herraminten ikurrekin bideotxo bat montatu dut. Horretarko ikastetxean asko erabiltzen den "fotos narradas" programa erabili dut.
Youtubera igo dudanean audioa ixildu didate erabilitako musika copyrighta zeukalako beraz,berriro editatu behar izan dut bideoa eta musika egokia ipini ondoren orain uste dut ondo ibiliko dela.


Padlet baita erraminta potentea izan daiteke informazioa sortu, sintetizatu eta partekatzeko, batez ere, taldeetan egin beharreko lana denean, izan ere, bakoitzak bere ordenagailutik unean bertan informazioa berriztu eta elkartruka dezake. Hurrengo adibidean, azaltzen den bezala, non irakasleak planteatutako informazioari ikasleek euren informazioa gehitu dioten taula berdinean dena erakutziz.

Made with Padlet

2016/09/24

PLE: Erantzun beharreko galderak

Kaixo, taldekideok.

Lehen sarrera honetan, ekar ditzagun gogora hurrengo asteetan erantzun beharko ditugun galderak:

  1. Nolakoa izan behar da XXI. mendeko irakaslearen identitate digitala eta gaitasun digitala?
  2. Nola egin diezaioke aurre egungo infoxikazioari?
  3. Ze tresna eta ze estrategia erabili behar ditu irakasleak informazioa biltzeko garaian?
  4. Ze tresna eta ze estrategia erabili behar ditu irakasleak informazioa sintetizatzeko eta eduki multimedia sortzeko garaian?
  5. Ze tresna eta ze estrategia erabili behar ditu irakasleak lankideekin elkarrekin aritzeko eta edukiak partekatzeko garaian?
Gogoratu honakoak banan-banan erantzuteaz gain, bai Google+ bai Moodle-n gailu ezberdinak erabiltzen ari garela frogatu beharko dugula, elkarri lagunduz eta ikusentzunezko hizkuntza ezagututa.

Helburuak bistatik ez kendu eta aurrera!

Esti