2016/09/29

Identitate digitala eta gaitasuna digitala

Identitate digitala sarean geure buruari buruz ematen dugun informazioaren multzoa dela. Izan ere, nahi edo nahi ez, guzti horren pilaketak errealitatetik hurbilago edo urrunago dagoen irudi bat eskaintzen dio irakurle, jarraitzaile eta jasotzaileari.

Hori dela eta, kontuan izan behar da zein izango den gure identitate horren helburua, kasu honetan, ikasle-irakasle harremanak bideratzeko medioa. Horregatik, gomendagarritzat joko nuke norbera eta bere inguru hurbileko zirkulutik aldentzen den identitate berri baten sorrera, ikasleekin parteka daitekeena askatasun osoz eta inguruko pertsonak konpromezuan jarri gabe.

Argi eta garbi izan behar dute egoera berdina ikasleek, izan ere planteamendu berdinaren aurrean aurki daitezke. Lanerako identitate bat komeni zaie, eskolarako beste bat eta lagun artean ibiltzeko hirugarrena. Agian, familiarekin erlazionatzeko ezberdina ere nahi izango lukete.

Laburbilduz, identitate digital egokia sortzeko orduan kontuan izateko galdera nagusia hurrengoa da: Zein da helburua? Zein da horretan lagun nazakeen ingurunea? Horri erantzunez identitate digital egokia sor dezakegu beharrei erantzuteko.




Gaitasun digitalari buruz ulertu beharreko garrantzitsuena berak bakarrik inolako konpetentziarik garatzeko balio ez duela, ordea, beraren laguntzak beste konpetentzia guztiak garatzeko bitarteko ezinbestekotzat jo behar dugula. Izan ere, edozein ikuspuntutik ikusita ere onuragarriak diren egoerak baliosten ditu, arriskuak kontrolpean mantentzen baldin badira. 

Horretarako, ondoren agertzen diren eta heziberrin planteatzen diren gaitasunak izan behar ditu irakasle orok modu arduratsuan baliabide digitalen erabilera egiteko edozein oinarrizko konpetentzia lortzera doan ikasle bat bideratzeko. Modu honetan, zuzenean lor ezingo genituzkeen baliabideak jaso ditzazkegu, pertsona batek beregan ezin litzazkeen jakintzadun pertsonekin komunikatu gaitezke, denboran modu errepikakor batean erabil daitekeen edukiak sor daitezke, guzti hori segurtasunez eta arazoak ebazteko erabiliz. 




Infoxifikazioari buruzko gogoeta:



Hainbat artikulu eta bideo ikusi ostean, argi dago infoxifikazioa gure eta gure ikasleen bizitzaren parte dela. Ez da erreza horri aurre egitea, baina gure betebeharra dela deritzot ikasleei irakastea informazioa kudeatzen eta erabiltzen. Hori dela eta, gure klaseetan informazioa kudeatzeko moduak irakastea egokia izango litzateke, baita informazioa non bila dezaketen esatea ere.



Halaber, gure ikasgaiarekin lotutako weborriak zeintzuk diren jakinarazi beharko genieke. Horrez gain, klasean baliagarriak diren hainbat aplikazioren berri eman beharko genieke. Modu horretan, ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera edukiko lukete, eta aldi berean, ikusiko lukete erabilpen egoki batek duen ondorioak.



Horretaz aparte, teknologia gehiei edota oker erabiltzearen ondorioak jakinarazi beharko genieke, eta horretarako gu izan beharko ginateke horren eredu. Gainera, gurasoak ere planteamendu honen partaide bihurtu beharko genituzke, etxean eredu onik gabe ezin baita aurrera eraman inolako proposamenik edo ekimenik. 



Laburbilduz, informazio gehiegi jasotzen dugu egunero, eta informazio hori sailkatzen ikasi behar dugu. Horretarako erraminta egokiak eman behar dizkiegu ikasleei beraiek autonomia osoz informazio ona eta txarra bereiz dezaten.



Beno taldekideok, hauxe da nire iritzia. Zuenak espero ditut!


Laida

2016/09/24

PLE: Erantzun beharreko galderak

Kaixo, taldekideok.

Lehen sarrera honetan, ekar ditzagun gogora hurrengo asteetan erantzun beharko ditugun galderak:

  1. Nolakoa izan behar da XXI. mendeko irakaslearen identitate digitala eta gaitasun digitala?
  2. Nola egin diezaioke aurre egungo infoxikazioari?
  3. Ze tresna eta ze estrategia erabili behar ditu irakasleak informazioa biltzeko garaian?
  4. Ze tresna eta ze estrategia erabili behar ditu irakasleak informazioa sintetizatzeko eta eduki multimedia sortzeko garaian?
  5. Ze tresna eta ze estrategia erabili behar ditu irakasleak lankideekin elkarrekin aritzeko eta edukiak partekatzeko garaian?
Gogoratu honakoak banan-banan erantzuteaz gain, bai Google+ bai Moodle-n gailu ezberdinak erabiltzen ari garela frogatu beharko dugula, elkarri lagunduz eta ikusentzunezko hizkuntza ezagututa.

Helburuak bistatik ez kendu eta aurrera!

Esti