2016/09/29

Identitate digitala eta gaitasuna digitala

Identitate digitala sarean geure buruari buruz ematen dugun informazioaren multzoa dela. Izan ere, nahi edo nahi ez, guzti horren pilaketak errealitatetik hurbilago edo urrunago dagoen irudi bat eskaintzen dio irakurle, jarraitzaile eta jasotzaileari.

Hori dela eta, kontuan izan behar da zein izango den gure identitate horren helburua, kasu honetan, ikasle-irakasle harremanak bideratzeko medioa. Horregatik, gomendagarritzat joko nuke norbera eta bere inguru hurbileko zirkulutik aldentzen den identitate berri baten sorrera, ikasleekin parteka daitekeena askatasun osoz eta inguruko pertsonak konpromezuan jarri gabe.

Argi eta garbi izan behar dute egoera berdina ikasleek, izan ere planteamendu berdinaren aurrean aurki daitezke. Lanerako identitate bat komeni zaie, eskolarako beste bat eta lagun artean ibiltzeko hirugarrena. Agian, familiarekin erlazionatzeko ezberdina ere nahi izango lukete.

Laburbilduz, identitate digital egokia sortzeko orduan kontuan izateko galdera nagusia hurrengoa da: Zein da helburua? Zein da horretan lagun nazakeen ingurunea? Horri erantzunez identitate digital egokia sor dezakegu beharrei erantzuteko.




Gaitasun digitalari buruz ulertu beharreko garrantzitsuena berak bakarrik inolako konpetentziarik garatzeko balio ez duela, ordea, beraren laguntzak beste konpetentzia guztiak garatzeko bitarteko ezinbestekotzat jo behar dugula. Izan ere, edozein ikuspuntutik ikusita ere onuragarriak diren egoerak baliosten ditu, arriskuak kontrolpean mantentzen baldin badira. 

Horretarako, ondoren agertzen diren eta heziberrin planteatzen diren gaitasunak izan behar ditu irakasle orok modu arduratsuan baliabide digitalen erabilera egiteko edozein oinarrizko konpetentzia lortzera doan ikasle bat bideratzeko. Modu honetan, zuzenean lor ezingo genituzkeen baliabideak jaso ditzazkegu, pertsona batek beregan ezin litzazkeen jakintzadun pertsonekin komunikatu gaitezke, denboran modu errepikakor batean erabil daitekeen edukiak sor daitezke, guzti hori segurtasunez eta arazoak ebazteko erabiliz. 




3 iruzkin:

  1. Kaixo,

    identitate digitalari dagokionez, nolabait ikastaroak planteatzen duen galderari eutsi nahiko nioke orain, hau da, irakasleon identitate digitalari.
    Aipatu duzun bezala, identitatea interneten guri buruz dagoen informazio guztia da eta oso gauza konplexua iruditzen zait modu egokian hori kontrolatzen jakitea. Guk guri buruz sortzen dugun edukiez gain, besteek ere guri buruz sortzen dutenak osatzen baitu identitatearen parte.
    Edukin desegokien kasuan, zoritxarrez, internetek memoria duenez, ezabatu ostean ere, bertan geratzen da arrastoa eta inork topatu eta erabilera okerra emateko aukera dauka.
    Ez dut uste, kasu honetan, identitate berri bat sortzeko aukera izango nukeenik, nire izen-abizenekin erraza izango da eta nire ikasleek nahiz beste edonork nire identitateari buruz jakitea.

    Beraz, norbere identitatea zaintzeaz gain, garrantzitsua da ere besteena zaintzea.

    Esti

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. p.d.: inor identitate digitalari buruzko irakasleentzako ikastaro batean interesaturik balego, urrian MOOC hau hasiko da:

      https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf91wZhLHfG_Ul-Rj-KjRyu_Y3CF6Vv7uZ9vWXBsEAWyS6epg/viewform

      Ezabatu
  2. Kaixo:
    XXI. mendeko irakaslea ez da aurreko mendetako irakasleak izan diren bezalakoa. Herraminta berriak eta lan egiteko era ezberdinak bere ibilbide profesionala zehaztu behar dute. Ezagupenen partekatzea ezinbestekoa da mende honetan eta horretarako "internet" erabili behar dugu lanerako. Irakasle batek bere presentzia sarean bermatu behar du. Sarean isladatu beharko ditugu gure kualifikazioa eta gure presentzia.Gai izan beharko gara gure izen on digitala babesteko. Ikasleek ,lankideek... jakin beharko dute sarearen bidez ze nolako irakaslea garen, ze gaitasunak ditugun ze eragina dugun irakasle bezala gure inguruan, ikastetxean, sarean. Konpetentzia digitalaren eremu guztietan murgildu behar gara: Informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea segurtasuna, arazoak bideratzea irakasleak izateko, irakasle hitzaren esanahia bere osotasunean betetzeko.

    ErantzunEzabatu