2016/10/24

Elkarrekin Lanean Aritzea eta Edukiak Partekatzea

Irakasleon PLEaren azken atala da bildutako eta aberastutako informazioa partekatzea eta horretarako hainbat estrategia eta tresna aski ezagunak ditugu.

Eskoletan edukiak Sarean elkarbanatu ohi ditugu, eskola barnean geratzen direla, baina gaur egun, batez ere Google zerbitzuei esker, geroz eta gehiago dira Drive edota Site-kin lan egiten duten irakasleak.



Bada, hala ere, Google-z haratagokorik. Gure edukiekin zer egin nahi dugun arabera, estrategia itxiagoa edo zabalagoarekin sortu dezakegu edukien difusioa, hau da, irismen handiagoa edo txikiagoa nahi dugun galdetuz gure buruari.

Hala, aukeran izango dugu, edukiak gure lankideekin, ikasleekin nahiz ikasleen gurasoekin konpartitu nahi izatea, edo baita beste irakasle komunitatearekin nahiz publiko zabalarekin. Kontuan izango ditugu, orduan, irismen diferente hauek direla eta sare sozial bat ala beste erabiltzea egokiago izango zaigula.

Demagun, adibidez, ikasleekin edukiak partekatu nahi ditugula, horretarako hezkuntza komunitate itxi bat sortuz. Horretarako, guk ikastarorako duguna bezala, Google+ erabil genezake, baina baita Edmondo bezalako plataformak ere, non baliabide pedagogikoekin konta dezakegun. Zer

Bestalde, irakasleen arteko harremanak sustatzeko, ordea, LinkedIn profesional eremurako nahiz TheCapsuled hezkuntzari dagokiona ere erabil genitzake. Hauetaz gain, badira beste hainbeste sare, beraz, gure perfilari hoberen dagokiona topatzea izango da erronka.

Aukerarik zabalenak eskaintzen dizkigutenak dira Twitter eta Pinterest, adibidez, edo Facebook bera ere (aukeratutako pribatutasunaren arabera).



Entorno Personal de Aprendizaje y Redes Sociales en Educación from Elena Rodríguez Jiménez


Sarean publikatzeaz gain, elkarrekintza sustatu eta saretik bertatik ikasi ahalko dugu, etengabeko elikatze pertsonalizatua eta eguneratua osatuz. Sare pertsonal honi deitzen zaio Ikaskuntzarako Sare Pertsonalizatua edo Personal Learning Network, eta ezinbestekoa izango da PLEa aurrera eramateko garaian.

Will Richardson-ek dion bezala, ikasgelatik ateratzeko aukera ematen digun ingurua da honakoa, mundu mailako edukiekin, tresnekin eta hizkuntzekin harremanetan jartzen gaitu eta informazio eguneratu, independiente eta errealagoarekin lan egiteko aukera ematen digu.





Esti

1 iruzkin:

  1. Ez dago gauza handirik gehitzeko goian esandakoari. Nolabait eta, parte hartzeagatik, egia da Google-z haratagorik bizitza ere badagoela, Dropbox adibidez, oso herraminta ona edukiak partekatzeko eta lankideekin aritzeko garaian.
    Eguneko eskolako errealitatera jaitsita emaila, Drive, Dropbox eta Sites egoki erabilita nahikoa eta sobera lehen hezkuntzako ikastetxe baterako.

    ErantzunEzabatu