2016/10/11

Irakasleak informazio bila

Ze tresna eta ze estrategia erabili behar ditu irakasleak informazioa biltzeko garaian?


Konpetentzia digitala garatuta daukan irakasleak ezinbestekoa du informazioa bilatzeko estrategia eta tresna zehatzak ezagutzea. 

Lehenik eta behin, nabigatzaileak ditugu, ordenagailuetan interneterako sarrera ematen diguten aplikazioak, euren bitarten lortzen baitugu informazioa eskuragarri izatea. Ezagunenak hauen artean Internet Explorer, Google Chrome eta Mozilla Firefox dira, hala ere, beste sistema operatibo batzuekin lan egiten duten Safari eta Opera, nahiz Microsoften Edge ere erabil daitezke. Hauetatik denetatik zein den onena zaila da erabiltzaile arruntarentzat jakiten, baina honako artikulu honetan aplikazioak erabiltzen duen baliabide kopurua, kargatzeko abiadura eta bestelako argibide interesgarriak ageri dira, erabaki onena har dezagun, kasuan kasukoa.

Hauen bitartez, sareak dituen baliabide biltegietara sar daiteke irakaslea, baina lehendik beste artikuluetan aipatu dugun bezala, garrantzitsua da erabiltzaile orok nahi duena non eta nola bilatu behar duen jakitea, baliabide biltegi egokiena erabiliz eta infoxikazioa ekidinez. Horretarako, adibidez, badira:

  • Bideo biltegiak: youtube, vimeo, nahiz hezkuntzan espezializatutako TEDak.
  • Irudi biltegiak: pixabay, wikimedia eta halakoak, baina baita CreativeCommons-eko bilatzaileak edo BlueMountains CC bilatzailea.
  • Blogak: geroz eta ugariagoak eta anitzagoak, edonork sor baitezake halako bat, beraz, berebiziko garrantzia izango du hezkuntzan erreferentziatzat diren blogak eta beste edonorenak kontsultagai izatea, adibidez, euskara irakasleentzat Maite Goñirena oso erabilgarria bihurtu da.
  • Musika eta soinu biltegiak: soundcloud da, adibidez, guk eskolan erabiltzen duguna, audioak partekatu eta sortzeko, podcast bidez. Baina eman nahi zaion erabileraren arabera, jamendo, ivoox, spotify eta halakoak ere erabil genitzake.
  • Hezkuntzarako Objektu Digitalen biltegiak: baliabide digitalak sortu ondoren sarean argitaratzeko erabiltzen diren plataformak dira, beste erabiltzaileek erabili eta aldatu ditzakete bertako produktuak, elkarlanean ikasiz. Procomun, Agrega2... biltegi ezagunak dira.
  • MOOC ikastaroak: Ikastaro online ireki eta masiboak dira, doakoak, non milaka ikaslek nonnahi eduki zehatzak ikasi ditzaketen. Gaur egun geroz eta instituzio gehiagok parte hartzen dute MOOCak antolatzen (Hezkuntza Ministerioak - INTEF, UNEDak...) eta nazioartean ere ospetsuak dira. Interesatzen zaigun ikastaroa topatzeko Coursera eta MiriadaX guneak erabil ditzakegu.



Hezkuntzari zuzenean lotuta dauden baliabideak bilatzaile orokorren bitartez ere bila ditzakegu, nahiz eta eremu zabalean nahi dugun edukin zehatza topatzea zailagoa gertatzen den. Horretarako, hala ere, garrantzitsua da bilatzaileek (google, ask, yahoo...) nola lan egiten duten jakitea. Ikusi azalpena bideo honetan:






Hauek denak informazioa biltzeko estrategiak eta tresnak dira, eta ikusten duzuenez, eremu zabala da bilatzearena. Horregatik da horren garrantzitsua iturri fidagarriak topatu eta horiek sailkatzea. Pinterest sare soziala, informazioa bilatzeko balio izateaz gain, edozein motatakoa, informazio hori paneletan gordetzeko balio digu. Gurea osatzen goazen bitartean, gaiari lotutako Dani Losada irakaslearena lotuko dugu.

Esti

Estik esandakoa era eskematikoan ikusi ahal izateko, ikusi honako aurkezpena:




Bideoa ez dago ondo, eta konpontzen saiatu arren, arazoak ematen ditu programak berak. 

Barka eragozpenak

Laida

1 iruzkin:

  1. Informazioa biltzeko garaian interneteko bilatzaileak dira tresna egokienak. Gakoa dago bilatzaile horiek eskaintzen dituzten filtroak, funtzioak eta aukerak egoki erabiltzea . Iragazketa mekanismoak erabiltzea ikasi behar dugu sareko informazio interesgarria behar bezala aukeratzeko: iturriak bereizi behar ditugu,RSS feedak, microbloggak.
    Sarreran txertatu den PowToon-en oso ondo jasota dago Estiren hausnarketa

    ErantzunEzabatu